EZAGUTU GAITZAZU

Zu eta zureak zaintzeko talde aproposena

Asko aldatu da farmaziaren mundua ,1971n, Estibaliz Arriolak, nire amak, gaur egun titular naizen eta Rekalde Farmazia izenez ezaguna den farmazia bereganatu zuenetik.

Garai hartan nire amak gidatutako taldearen filosofia eta izateko arrazoia, ordea,gaur egun nik eta nire taldeak ditugunarekin bat datoz: pazienteen zaintza modu pertsonalizatuan burutzea, ahalik eta aholku egokiena emateko helburuarekin.

Hori dela eta, etengabeko formakuntzan jarraitzen dugu eta egungo garaira egokitutako zerbitzuak eskaintzen ditugu. Gure lema “zu eta zure etxekoak zaintzea” delako, farmazia garelako eta gure lanaz egunero gozatzen dugulako.