OMEGA 3 GANTZ AZIDOAK ETA MINBIZIA
OMEGA 3 GANTZAZIDOAK ETA MINBIZIAminbizia,OMEGA 3 GANTZAZIDOAK ETA MINBIZIA,minbizidun gaixoa,OMEGA 3 GANTZAZIDOAK ETA MINBIZIAOMEGA 3 GANTZAZIDOAK ETA MINBIZIA
OMEGA 3 HAR DEZAKET MINBIZIA PAIRATZEN BADUT?
Farmazian eskaintzen dugun minbizidun pazienteentzako zerbitzuaren helburuetako bat tratamenduak eragiten dituen albo-ondorioen prebentzioa da.
Minbiziaren aurkako tratamendupean dauden pazienteen kasuan, ez dira asko gomendatu ahal diren nutrizio osagarriak, ziur egon behar baita tratamenduarekin ez dutela elkar eragiten.
Omega 3, ordea, minbizia pairatzen duten pazienteentzako gomendagarria den nutrizio osagarrietako bat da.
HANTURA ETA MINBIZIA
Hanturak erlazio estua du minbiziarekin.
Badirudi hantura kronikoa zenbait minbizi motekin erlazionatzen dela, hala nola, kolon minbiziarekin.
Gainera, zenbait kasutan, pazienteak aurkezten duen hantura maila biziraupen pronostikoaren adierazle izan daiteke; zenbat eta hantura maila altuagoa izan, biziraupen pronostiko okerragoa izanik.
Zitokinen askatzearen ondorioz gertatzen diren anormaltasun metabolikoek tumore-kakexia (pazienteen nahi gabeko pisu galera) deritzona eragin dezakete.
EPA ETA HANTURA:
Omega-3 deritzona, 3 azidoz osaturik dago: aitzindaria den ALA (azido linoleniko), EPA (azido eicosapentanoikoa) eta DHA (azido docosahexaenoikoa).
Aipatutakoak, gantz azido esentzialak dira, hau da, beharrezkoak izan arren, organismoak ez du hauek sintetizatzeko gaitasunik, beraz, dieta zein osagarrien bitartez hartu behar dira.
Omega-3 osatzen duten azidoen funtzioak desberdinak dira eta minbiziaren kasuan EPA da interesgarriena, eragin antiinflamatorioa izateaz gain, pisu galera ere erregulatu dezakeelako.
EPA ETA AZALEKO BARRERA FUNTZIOA:
Beste askotan azaldu dudan moduan, azalaren barrera funtzioa kaltetu egiten da minbiziaren aurkako tratamenduen ondorioz, eta Omega-3ren EPA atalak oso roll garrantzitsua jokatzen du barrera funtzio honen mantentzean.
Azpimarragarria da, minbizidun pazienteen omega-3ren maila plasmatikoak baxuagoak izan ohi direla, beraz, frogatuta dago elikadura eta osagarrien bitartez lor daitekeen omega-3 mailaren igoera onuragarria dela.
Minbiziaren kontrako tratamendua hasi baino lehen, egunero 2,0/2,5 g omega 3 hartzen hasteak, paziente bakoitzaren berezitasunak kontutan hartuta, tratamenduarekiko tolerantzia hobetuko du, aldi berean, honen bizi-kalitatea hobetuz
Minbizidun gaixoa: eskua luzatzen dizugu
02022/02/01minbizia,kimioterapia,minbizidun gaixoa,azal zainketa,azal zainketaDermokosmetika
Baduzu farmazian eskaintzen dugun paziente onkologikoaren arreta eta zainketa zerbitzuaren berri?
Otsailaren 4an, minbiziaren aurkako nazioarteko eguna izango da, eta, horregatik, gure pazienteei duela ia 2 urtetik eskaintzen diegun zerbitzu batez hitz egin nahi dizut.
Minbiziaren aurkako tratamenduen helburua (kimioterapia, erradioterapia…) berriketa zelularraz arduratzen diren ehunak suntsitzea da, non tumore zelulak aurkitzen diren. Horiez gain, ordea, azalean, azazkaletan, mukosetan eta ilean aurkitzen diren zelulak ere kaltetzen dituzte.
PAZIENTE ONKOLOGIKOEK AZAL MAILAN PAIRATZEN DITUZTEN KONTRAKO ERREAKZIO OHIKOENAK:
1.-Xerosia:azalaren lehortzea. Tenkatasuna eta mina eragin ditzazke eta ohikoa da azkura zein hantura agertzea.
2.-Esku-oin sindromea:esku-azpien zein hankazpien hantura ematen da, gorritasuna eta hipersentikortasuna eraginez. Egoera konplikatzen den kasuetan, ezkatatzea zein infekzioa eman daitezke.
3.-Erradiodermatitisa:erradioterapiaren eragin zuzenak azalean eragiten duen kaltea da. Erradioterapiako tratamenduaren hirugarren astearen inguruan agertzen da eta ezkatatzea eta eritema eragiten ditu. Gainera, azalaren pigmentazioan eta testuran aldaketak eragin ditzake.
4.-Fotosentikortasuna:larruazala eguzkiarekiko sentikorragoa bihurtzen da, eta eritema, hantura, prurito, erredura zein anpuluen bidez adierazten da.
PAZIENTE ONKOLOGIKOEK AZAZKALETAN PAIRATZEN DITUZTEN KONTRAKO ERREAKZIO OHIKOENAK:
1.-Pigmentazio-aldaketak:melanonikia (zeharkako zerrenda ilunak), leukonikia (orban zuriak)... ager daitezke.
2.-Infekzioa:azazkaletako infekzioak tratamendua etetea ere ekar dezake.
3.-Egituran aldaketak: onikolisia (azazkal-xafla bereiztea) edo onikomadesia (azazkalak erortzea) gerta daitezke.
4.-Hazkunde eta lodiera aldaketak: azazkalak ahulagoak, hauskorragoak eta meheagoak bihurtzen dira.
PAZIENTE ONKOLOGIKOEK MUKOSA MAILAN PAIRATZEN DITUZTEN KONTRAKO ERREAKZIO OHIKOENAK:
Digestio-bide osoan zehar adierazi daiteke mukositisa , ohikoena, ordea, ahoan, eztarrian eta esofagoan agertzea da.
Post honetan laburbiltzen saiatu naizen ondorio kaltegarri guztiak, beste askorekin batera, paziente onkologikoentzako benetako zama suposatzen dute, euren bizi kalitatean eragin handia dutelarik.
Dermofarmaziaren zale amorratuak garenez, eta tratamendu onkologiko baten aurretik, bitartean eta ondoren azala eta mukosak behar bezala zaintzearen garrantziaz jabetuta, beharra duten paziente orori aholkularitza eman ahal izateko prestakuntza handia jaso dugu. Bide batez, euren bizi kalitatea hobetzen ahaleginduz.